Ona webarentzat.
Ona munduarentzat.

Mozilla ez da ohiko software konpainia bat. Komunitate globala gara eta jendearen lineako esperientzia hobetzeko kode irekiko teknologia eta softwarea garatzen dugu. Mundu osoko programatzaile, merkatari, probatzaile eta abokatuak gara eta weba tresna bezala bere izaera ireki eta publikoan mantentzen dela ziurtatzeko lanean gabiltza. Estandar irekiek aukerak eta berrikuntzak gaitzen eta indarra ematen dutela sinesten dugu eta halaber, edonork, edonon izan behar duela eskubidea lineako esperientzia seguru, azkar eta onenaz gozatzeko.

Hainbat sari irabazi dituzten gure iturburu irekiko software produktuak eta teknologiak musutruk eskaintzen dizkiogu edozein lekutako jendeari 40 hizkuntza baino gehiagotan.

Mozillaren bulego nagusiak Mountain Viewn, Kalifornian daude eta herrialde-bulegoak Aucklanden, Beijingen, Kopenhagenen, Parisen, Tokyon eta Toronton.

Mozilla Euskal Herrian

Ondorengo loturei jarraituz Mozillari buruzko argibideak lortuko dituzu euskaraz.