Beraz, lagundu nahi duzu? Ederto! Ez duzu zertan C++ guru bat izan behar (ezta zer esan nahi duen jakin ere) eta ez dizu denbora gehiegirik eramango.
Parte hartzeko modu errazak
- Lagundu euskarazko itzulpena hobetzen eta osatzen
- Zabaldu Mozilla produktuak zure lagun eta ezagunen artean
- Lagundu foroetan beste parte hartzaileak
- Bat egin marketing taldearekin eta parte hartu gure kanpainetan
- Hutsegiteak izatekotan gure garapen taldeari horren berri eman
- Jarri harremanetan Mozilla produktuekin ondo ikusten ez diren webguneekin
- Lagundu diruz Mozilla Fundazioa
Alderdi teknikoan jantziak direnentzat
- Bat egin kalitatea bermatzeko taldearekin eta eman bug edo konpondu beharreko arazoen berri
- Lagundu garatzaile eta erabiltzaileentzako dokumentazioa idazten eta hobetzen
- Lagundu azken erabiltzaileentzako dokumentazioa idazten
- Lagundu Firefox ekosistemaren aberastasuna gehigarriak garatzen
- Konpondu bugak edo garatu kodea proiektuetan
